Ipuin kontaketa

Herritarrek herriko neska-mutilentzako ipuinak kontatuko dituzte. 17:00etan, HHko 3, 4 eta 5 urteko umeentzat 18:00etan, LHko 1., 2. eta 3. mailako neska-mutilentzat
  • Noiz 2013/10/06 17:00-19:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Agirre jauregiko ispiluen gela
  • Kontaktu izena Amaia
  • Kontaktu telefonoa 94608048
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Herritarrek osatutako talde bat eratu da, herriko haur eta gaztetxoentzat ipuinak kontatzeko.

Euskalgintzan kokatzen du taldeak bere burua eta, ondorioz, euskaraz funtzionatuko du. Bi helburu nagusi izango ditu: herriko neska-mutilei euskaraz gozatzen jarrai dezaten tarte berri bat zabaltzea batetik eta, ipuin kontaketen prestakuntza, komunikazioa edota sortuko diren harremanak (ahozkoak zein idatzizkoak) euskaraz bideratu daitezen eragitea bestetik.

Hilean behingo maiztasuna izango du ekimenak eta, bakoitzean, bi saio egingo dira adintarte desberdinentzat.

Taldea irekia da; taldearen izaerarekin eta helburuekin bat egin eta parte hartu nahi dutenek hona idatzi edo deitu dezakete: euskara@deba.net edo 943608048