Kale antzerkia: DRUMBREAK - Deabru beltzak taldea

Breakdance eta perkusioa kalean
  • Noiz 2013/09/21 19:00-19:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Foruen Plaza
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Deabru Beltzak antzerki taldeak bere azken ikuskizuna aurkezten du: “Drumbreak”, break dance eta perkusioaren fusioa, erritmoen eta koreografien borroka.
Eskuak lurretik askatu eta musikari jarraituz, gorputzak bihurrikatzen dira. Zoratu egiten dira dantzan, begi zorrotzez eta itzelezko ausardiaz askoren ustetan suizidio ekintza denaren aurrean. Ikuskizun harrigarria sortzen dute, zeinean musikak giroa eraldatzen duen ikusleak liluratuz, zeinean ikusleen txalo zapadarrek mugimenduak eta abileziak saritzen dituzten.