Kontzertua: Alaikapela Gospel Abesbatza

  • Noiz 2020/01/12 13:15-14:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Itziarko eliza
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Gospel estilo inguruan oinarritutako abesbatza duzu ALAIKAPELA. Sufrimendua jaso duen gizatalde batean sortutako musika mota honek kantua bere euskarri bihurtzen du, bizipen mingarriak gainditzeko eta itxaropena bizirik mantentzeko. Tradizio ebanjelariak jasotako gospel generoak Estatu Batuetako eta Hegoafrikako mugak gainditu, eta gaur egun, gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Beste abesbatzekin partekatzen badugu, gospel errepertorioa duten abesbatzak ahots naturalarekin abesten dute. 

Taldeak 10 bat urteko ibilbidea dauka, hainbat kontzertu eskaini ditu, eta "A capella" lantzen du bere errepertorioa. Entzuten dituzun kantuetan itxaropena, indarra eta alaitasuna izango dira nagusi. Kantu espiritualak erabili arren, Alaikapela Gospel Abesbatza erakunde laiko moduan kudeatzen da.

Zuzendaria: Daniel Amatriain Miranda