Kulunka: Kabaret

Bi saio: 19:30ean eta 22:00etan
  • Noiz 2015/10/03 19:30-23:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Aldats Pilotalekua
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Sinopsia:

Kabaret-ek hirurogeigarren hamarkadako Bilbo zaharrera eramango gaitu. Musikarekin, umorearekin eta dantzarekin egindako ikuskizun arinak eskaintzen zituen lokal batetara. Zeremonia-maisuak gidatuko du ikuskizuna: jabe berri bat iritsiko da Kabaret-era, antzoki klasiko bat hartu duelakoan. Oinordetzan ze lokal mota jaso duen konturatzen denean, ordea, ixtea erabakiko du; ez du pentsatu showaren magiak eta artisten gizatasunak liluratuta amaituko duela.

Kulunka Dantza Taldeko dantzariek, Bergarako Udal Banda eta Orkesta Sinfonikoko ehun eta hamar musikarik eta hirurogei kantari eta aktorek, kafe-antzerki zahar hartako gaugiroa birsortuko dute, saio ahaztezina eskainiz ikusleari.

Sarrerak:

Turismo Bulegoan salgai (5 €)