Mendi ibilaldia gauez

  • Noiz 2019/06/29 22:00 - 2019/06/30 01:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Itziarko plaza
  • Kontaktu izena Gainez gain
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Gero eta ohikoagoa da mendira gauez joatea. Bestelako esperientzia eta sentsazioak pizten dizkigu ilunpeko ibilerak, hots eta panorama desberdinak, isiltasuna, hontzaren ulua eta izarren distira. Are bereziagoa da gaua ilargi betez, eta halaxe egokitzen da hilaren 28an, udaren erdian. Aukera polita gure parajeak ikusmira desberdinetik ezagutzeko.

  • Iraupena: 3 bat ordu
  • Ibilbidea: eguna hurbildu ahala zehaztuko da
  • Norbere kontu: arropa eta oinetako egokiak, linterna edo frontala, janaria eta ura.

Oharra: adingabekoak guraso edo arduradun batekin joan beharko dira.