2017ko San Nikolas Jaiak Lasturren
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/san-nikolas-jaiak-lasturren
- 2017ko San Nikolas Jaiak Lasturren
- 2017-09-10T10:10:00+02:00
- 2017-09-11T10:10:00+02:00
- Noiz 2017/09/10 10:10 - 2017/09/11 10:10 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non San Nikolas Plaza, Lastur
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Irailak 10, igandea: SAN NIKOLAS EGUNA
10:00etan: Nikolas Txikiren jeitsiera eta hamaiketakoa tabernan eta hamaiketakoa tabernan.
12:00etan: Banakako Pelota Txapelketako Final erdiak. Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolarien eta trikitilariek alaiturik.
17:30tan: Bertako gazteek eginiko JOKUAK plazan. Bertsolari eta trikitilarien arratsaldeko saioa. Saka ganadutegiko zezen eta errekortarien erakustaldia.
20:30tan: BOLO TXAPELKETA frontoian.
Irailak 11, astelehena: HELDU ETA UMEEN EGUNA
10:30etan bailaran hildakoen aldeko meza. Aiton-amonei omenaldia eta hamaiketakoa tabernan.
14:00etan: Umeen bazkaria
17:00etan: Andutz dantza taldearen erakustaldia. Umeen arteko jolasak. Gailur zaldiketa eskolako ikasleen eskutik zaldi erakustaldia plazan. Zezenak eta poniak. Egun guztian zehar Lasturko Ane eta Nagore trikitilariak izango dira giroa alaitzen.
Irailak 15, ostirala: BERTSO AFARIA
21:30tan bertso afaria frontoian, Agin Laburu eta Iker zubeldia bertsolariekin. Gai jartzailea: Ander Zulaika. Ondoren erromeria Imuntzo eta Belokirekin goizalderarte.
Irailak 16, larunbata: BIKOTEEN EGUNA
12:00etan bikoteen arteko peloa partiduak. Bikoteen arteko bolo txapelketa
14:00etan bazkaria
17:30tan bikoteen arteko jokoak plazan. Zezenak.
20:00etan "Harria amodio istorioa" Iñaki Perurenaren eskutik. Ondoren afaria tabernan.
24:00etan erromeria Ezten Giro taldearen eskutik goizalderarte. Jarraian baratxuri-sopa jana Lasturko Tabernan.
Irailak 17, igandea: INTXORPE EGUNA
9:30eta: Meza Nagusia. Ondoren hamaiketakoa tabernan.
12:00etan Banakako pilota txapelketako finala. Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsolarien lehen saioa frontoian. Jon Ostolaza eta Unai Narbaiza trikitilariak.
13:30tan: Zezenak
14:30tan: bazkaria bertsolari eta trikitilariek alaiturik.
17:30tan herri kirolak: Bihurri eta Hodei Ezpeleta aizkoran, Joseba eta Udane Ostolaza harri jasotzen, Karlos Aretxabaleta Iparraldeko jokotan. Amets Arzallus eta Nerea Ibarzalbal bertsolarien bigarren saioa. Bertako gazteen aurresku ikusgarria. Zezenak pailasoekin eta jaiei amaiera emateko Nikolas Txikiren igoera.