"Zer duzu Amy?" antzerki emanaldia

Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta du. Amyren heriotzaren berri izan duenean...
  • Noiz 2013/12/14 22:00-23:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Agirre jauregiko ispiluen gela
  • Kontaktu izena Amaia Zinkunegi
  • Kontaktu telefonoa 943608048
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

 ZER DUZU AMY?

Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londresera abiatu da, Edgwareburyko kanposantura. Amyren hilobiaren parean zera galdetu dio: Amy, zergaitik ez zinen zoriontsu, sekulako ahotsa zenuen eta?! Amyk ez du erantzun.
Ez da posible ahots hori betirako isilik egotea. Zerbait egin behar dut, pentsatu du Dasyk bere baitan. Orduan, maleta ireki eta bertatik esoterismo liburua, aitzurra ta pala atera ditu. Amyren ahots-kordak bereganatuko ditu!

Sarrera: 3€ (aurrez, turismo bulegoan eskuratu ahal izango da).