Zinegoak 2019 hedapena

Film laburren proiekzioa
  • Noiz 2019/03/31 19:00-20:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Kultur Elkartea
  • Webgunea Webgunea ikusi
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Anders (Alexi Buruzko Zerbait)

  • Zuzendaritza: Reinout Hellenthal
  • Herbehereak. 2017. 18 min. 33 seg.
  • J.B. nederlandera, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
    • Alex nerabe problematiko eta bakartiak benetako lagun bat aurkitu du: Hendrik, arrebaren mutil-laguna. Hendrikek eta Anneliesek familia etxetik joateko asmoa dutela iragartzen dutenean, Alexek bere kezkei aurre egin beharko die.

Vidi Ja Ti Nea (Begiratuko Zeniokete?)

  • Zuzendaritza: Goran Stolevski
  • Mazedoniako Errepublika. 2018. 18 min. 30 seg.
  • J.B. mazedoniera, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
    • Neska tomboy eta egoskor batek gizonezkoentzat bakarrik den erlijio-erritual batean aurkituko du bere arazo guztien konponbidea.

Devi (Jainkosa)

  • Zuzendaritza: Karishma Dev Dube
  • AEB. 2017. 13 min.
  • J.B. hindi, bengalera eta ingelesa; azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
    • Tarak erakarpen handia sentitzen du Devirengan, bere etxeko langilearengan, eta horrek familia eta gizarte tradizioak arriskuan jarriko ditu. Etxean antolatutako afari batean, gonbidatuek elkarrekin harrapatuko dituzte, eta Tarak bere benetako identitatea definitu beharko du berehala. New Delhin girotutako film labur honek gaur egun Indian lesbiana izatearen eta armairuan bizitzearen errealitatea aztertzen du.

Malik

  • Zuzendaritza: Nathan Carli
  • Frantzia. 2018. 15 min.
  • J.B. frantsesa, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
    • Malikek ghettoa uztea erabaki du gaur gauean bertan. Dena prest dauka, baina Walid anaia zaharra eta bere taldea bere bila hasi dira leku guztietan. Hasierako plana ihesaldi bihurtuko da.

Oasis

  • Zuzendaritza: Alejandro Zuno
  • Mexiko. 2017. 16 min. 30 seg.
  • J.B. gaztelania.
    • Ofelia Oasis izeneko gayen tabernara doa bere senarraren bila. Gau horretan, atsekabeaz gain, kontsolatuko duen ezusteko lagun bat ere aurkituko du.

Nomeolvides (Ez-Nazazu-Ahaztu)

  • Zuzendaritza: Ferran Navarro-Beltrán
  • Espainia. 2018. 7 min.
  • J.B. gaztelania.
    • Irene eta Luisa, 70 urteko bi emakume, hilerrira joan dira nork bere senideak bisitatzera. Patuaren ondorioz, euren bideak elkartu egingo dira.

Oharra: pelikulen azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, jatorrizko hizkuntza gaztelania duten pelikuletan izan ezik.