Euskararen Nazioarteko Eguna
Andutz Euskal Dantza taldean aritzen diren ume, gazte eta helduek hartuko dute parte aurtengo dantza erakustaldian. Dantza tradizionalak ez ezik, joera berritzaileagoak ere aurkeztuko dituzte.
Gazteen eskutik ohitura zaharrak egunera ekarriz, danbolinean preparatutako gaztaina errea bapo, nahi duenarentzat, bestelako jan eta edanaz lagunduta. Gaztainak erre bitartean eta ondoren musika izango da.
Oinetako egokia eta babes jantzia eraman. Jan-edana norbere kontu. 16 urtera artekoak helduen ardurapean. Denbora: 5 bat ordu. Buelta garraio publikoan. Azken urteotan gurean Gabon bezperan lagun artean ibilaldian irteteko zenbaitek hartutako ohituratik dator proposamen hau.
Magia eta umorez betetako ikuskizuna. Magia mundura bidaiatzeko aukera edukiko dute umeek zein helduek. Puzgarriak: 11:00–14:00 eta 16:00-18:00 Magia saioa Julen magoarekin: 18:00
Sarrera: 5 € Aldez aurretik: Burugorri Ostatuan Egunean bertan: atean Sarrera elektronikoa: labur.eus/miceitziar
Landarbaso Abesbatza 1991 urtean sortu zen Errenterian eta egun, bataz-besteko 31 urteko adina duten 43 abeslarik osatzen dute. Iñaki Tolaretxipi da taldearen sorreratik zuzendaria, egungo gipuzkoar zuzendari onenetarikoa. Abesbatzak oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Landarbasok azken urte hauetan munduan zehar ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du, sari ugari lortuz. Horien artean nabarmentzekoak diraa 8. Bali International Choir Festivalen lortutako Grand Prix saria, 2022ko Proventzako Nazioarteko Lehiaketan lehen saria, esate baterako.
Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere. Protagonistak: Oihana Arana poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren musikaria; Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron irudigilea; Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi zinemagile eta musikaria; Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria. Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga. Ekoizpena: LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartea. Irudia eta soinua: KULTURAZ Azpeitiko Kultur Kooperatiba. Iraupena: 38:30 minutu. LANARTEA ELKARTEAREN DOKUMENTAL BAT Dokumentalaren egileak bertan izango ditugu.
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Bere eldarnio eta ametsetan, familiaren iraganeko hiru mamuren agerpenek, babesa eta konpainia eskaintzen diote. Urtarrilak 28 zapatua Lasturren 22:00 (21:00etatik aurrera taloa) ANTZEZLANA: Intxaurra Mairu Antzerki Tailerra Zuzendaritza : MAIRU (Manex Fuchsen laguntzarekin) Testua : Gaizka Sarasola Antzezleak : Josune Etxepare, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi eta Gaizka Sarasola Argi diseinua : Andoni Mendizabal Soinu diseinua : Ibai Gogortza Musika : Ibai Gogortza eta Gaizka Sarasola Eszenografia eta atrezzoa : Adrian Labadie eta Eduardo Conde Jantziak : Marodi Sorkuntzak Kartela : Garazi Conde Kantuetako ahotsak: Jean Baptiste Suhas (1884-1964) eta Xalbador (1920-1976)
Izen-ematea: www.kirolprobak.com Ciclos Turbina: 943 19 23 82