'2022-2025 Kulturarteko Bizikidetzarako Plana' egin du Debako Udalak

Azken 20 urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan aldaketa demografiko eta sozial garrantzitsuak eman dira migrazio fluxuen ondorioz. Debako herria ez da salbuespena izan, eta pertsona etorkin atzerritarren etorrerak eragindako aldaketak nabarmenak izan dira. Debako Udalak kultura-aniztasunaren kudeaketaren aldeko apustua egin du, eta testuinguru horretan egindako diagnostikoa eta aurrera begirako planaren aurkezpena egin ditu urriaren 25ean.

Egoera horretan, Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiaren eta Begirune Fundazioaren laguntzarekin, Debako Udalak kultura-aniztasunaren kudeaketaren aldeko apustua egin du. Udalerriko gizarte-eragileekin eta migrazioen eta gizarte-ekintzaren arloan lan egiten duten aktoreekin bildu ostean, prozesu honetatik jaio diren 'Debako immigrazioaren gaur egungo egoeraren diagnosia' eta '2022-2025 Kulturarteko Bizikidetzarako Plana' aurkeztu berri ditu Debako Udalak. 

Alde batetik, Debako diagnosiaren datuek erakusten dutenez, udalerrian bizi diren pertsona guztien % 8,5 atzerrian jaio dira. Horrela, immigrazioa ez da fenomeno puntual bat izan, aldiz, prozesu estruktural bat izan da, azken 20 urteetan 450 pertsonatan handitu delarik jatorri atzerritarreko pertsonen kopurua.

Pertsona hauen ezaugarriei arreta jarriz gero, hauek lan egitera etorri diren pertsonak direla ikusi daiteke, hauen erdiak 25 eta 44 urte artean ditu eta (% 47,6). Jatorriari dagokionez, atzerrian jaio diren debar berrien gehiengoa Latinoamerikan (% 54,1) jaio dira, Nikaragua eta Bolivia direlarik jatorri nagusiak.

Debako auzotarren osaera gero eta askotarikoagoa den testuinguru honetan, 2022-2025 Kulturarteko Bizikidetzarako Planak kultura-aniztasun gero eta handiago hori kudeatzea bilatzen du, immigrazioaren eta bizikidetzaren eremuko ekintza politikoaren etorkizuneko ardatzak ezarriz. Guztira, plan honek 4 lan eremutan biltzen diren 20 ekintza edo jarduera biltzen ditu hurrengo urteetan garatzeko: 

  • Eremu estrategikoa: Debako Udalarentzat etorkizunera begira estrategiko diren 5 ekintzak jasotzen ditu.

  • Udalaren konpromisoa kulturartekotasunarekin: Esparru honetan bilduriko 6 ekintzak aniztasuna kudeatzeko Debako Udalaren kulturarteko estrategiarekin daude lotuta.

  • Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren: Arlo honek atzerritar jatorriko pertsonen hezkuntzarekin, gizarteratzearekin eta laneratzearekin harremana duten 4 ekintza biltzen ditu.

  • Gizartearen sentsibilizazioaren eta elkarreraginaren dimentsioa: Arlo honetan Debako Udalak 5 ekintza garatu ditu elkarren ezagutza sustatzeko, bizilagunen arteko enpatia sustatzeko eta bizikidetza hobetzeko.



Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
2022-2025-kulturarteko-bizikidetzarako-plana-egin-du-debako-udalak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.