2023ko TAOaren bertakoen txartelaren tasa ibilgailuen zergarekin batera kobratuko da Azken urteotan aparkalekuak arautzen dituen ordenantza eguneratzeko lanketa egin du Debako Udalak, horren ondorioz, 2020. urtetik aurrera TAOan aldaketak, moldaketak, hobekuntzak egin dira, urtez urte. 2023. urterako ere aurreikusi dira aldaketa batzuk:https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/2023ko-taoaren-bertakoen-txartelaren-tasa-ibilgailuen-zergarekin-batera-kobratuko-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/2023ko-taoaren-bertakoen-txartelaren-tasa-ibilgailuen-zergarekin-batera-kobratuko-da/@@download/image/TAO DEBA. ARGAZKIA.jpg
2023ko TAOaren bertakoen txartelaren tasa ibilgailuen zergarekin batera kobratuko da
Azken urteotan aparkalekuak arautzen dituen ordenantza eguneratzeko lanketa egin du Debako Udalak, horren ondorioz, 2020. urtetik aurrera TAOan aldaketak, moldaketak, hobekuntzak egin dira, urtez urte. 2023. urterako ere aurreikusi dira aldaketa batzuk:
· Artzabalgo aparkalekua librea izango da urte osoan: dohainik (erabiltzaile guztientzat) eta denbora mugarik gabe (autokarabanak izan ezik) aparkatu ahal izango da bertan.
· Bertakoentxartela eskuratu ahal izateko 5 euroko tasa ordaindu beharko da. Tokiko Ogasuneko araudian ez denez horrelako salbuespenik aurreikusten, ezinezkoa da bertakoen txartela doakoa izatea. Arartekoaren gomendioei jarraituz eta inguruko udalerrietako tasa eredua aztertuz, hortaz, tasa bat ezarri da, beste txartelen kasuan bezala (udatiarrena, enpresena…).
Kontrakorik esan ezean, ibilgailuen zergarekin batera iritsiko zaie erabiltzaileei tasa honen ordainketa ere. Ibilgailuen zerga helbideratuta dutenei, hemendik aurrera, tasa hau ere automatikoki kobratuko zaie. Ibilgailuen zerga helbideratuta ez dutenei, ordainagiria bidaliko zaie eta ohiko moduan egin beharko dute tasa horren ordainketa.
Bertakoen txartela behar ez dutenek, Udalari jakinarazi beharko diote urtarrilaren 31 (hau barne) baino lehen, 943 60 80 39 telefonora deituta (diru-bilketa) edo dirubilketa@deba.eus helbidera mezua bidalita.
Gogoratu TAO denboraldia maiatzaren 1etik irailaren 30era izaten dela, eta hori hasi aurretik bidaliko zaizkie txartelak erabiltzaileei.
2023rako proposatzen diren aldaketen berri ematen duen gutuna jasoko dute etxean ibilgailua Deban erregistratuta duten herritarrek datozen egunetan.