65 urtetik gorako herritarren beharrak ezagutzeko telefono deiak egin dizkiegu

65 urtetik gorako herritarrei telefono deiak egin zaizkie haien egoeraren berri izan eta behar duten laguntza eskaintzeko. Bi adin-tarte bereizi dira deiak egiteko orduan, pertsonen beharrak ere desberdinak izango direla kontuan hartuz; 65 eta 77 urte bitarteko herritar taldeari dagokionez, 835 herritar daude adin-tarte honetan. Ia denek jakinarazi dute ez dutela laguntzarik behar. 287 dira, berriz, 77 urtetik gorakoak. Horietatik 137ri egiten zaio jarraipen zuzena, haiek hala eskatuta. Guztiek eskertu dute udaletik deitu izana.

65 eta 77 urte bitarteko taldean, laguntza eskatu duten gutxiek, gehienak ongi daude eta bestela ere badute inguruan familia edo zeinek lagundu, botikak eta oinarrizko lehengaiak erosi eta etxera eramateko egin dute. Proposatu zaie tarteka telefono deia jasotzea eta batzuei horrela egingo zaie.

Guztira 287 familia/daude 77 urtetik gorakoak. 135ek ez dute laguntza edo jarraipenik behar, eta berriro deitzea nahi zuten galdetu zaienean ezetz erantzun dute, familiarekin moldatzen direlako. Horiei guztiei zaintzako zerbitzuaren berri eta telefonoa eman zaie.

Beraz, beste 137 familien jarraipen zuzena egiten ari dira udal langileak, bakarrik bizi direnak edo etxeko guztiak 77tik gorakoak direnak; kasuren batean izan daiteke etxean pertsona gazteagoa egotea baina egoera bereziren batengatik jarraipena egin behar izatea. 

53 etxetara astean behin deitzen da, 44 etxetara astean bitan, 18 etxetara astean hirutan eta 22 etxetara egunero deitzen ari dira, bakoitzaren behar eta nahien arabera.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
65-urtetik-gorako-herritarren-beharrak-ezagutzeko-telefono-deiak-egin-dizkiegu
Kategorizazioa