Aktibazio saioak egingo dira Euskaraldia prestatzeko

Euskaraldiaren edizio berrirako lanean hasteko ordua heldu dela jakinarazi du Debako Euskaraldiko talde motorrak eta horretarako herri batzordea aktibatzea ezinbestekoa dela gaineratu du. Kike Amonarrizek joan den ostiralean emandako hitzaldian esan bezala, “herritarrok egingo dugu (erakundeen laguntzarekin, hori bai) edo ez dugu egingo”.

2018. urtearen bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. 2019-2020 urte bitartean egingo den bigarren edizioan pauso berriak emango dira eta, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto bigarren edizio honetan.

Pentsatzekoa da iaz Ahobizi edo Belarriprest izan zirenak, egitasmoarekin bat egiten dutela. Datorren edizioan, Deban, zer eta nola egin daitekeen eta noraino iristeko indarrak dauden ikusteko ordua iritsi da, sustatzaileek diotenez; eta horren arabera, plangintza diseinatzekoa. Bi lan saio antolatu dira horretarako. Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, plangintza errealagoa egin ahal izango dela pentsatuta, saio horietan, indibidualki zein elkarte gisa, parte hartzeko gonbidapena luzatu dute taldekoek; tartean Debako Udalak.

Aktibazio saioak:

Eguna: Abenduak 14 eta 21

Ordua: 10:00-12:00

Lekua: Agirre jauregiko ispiluen gela

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
aktibazio-saioak-egingo-dira-euskaraldia-prestatzeko
Kategorizazioa