Artisau azoka egingo da larunbateanHainbat artisauk euren lanak erakusteko aukera izango dute hilaren 29an Zumardiko kioskoan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo dira postuak zabalik. Euria izanez gero, Estalitako pasealekuan eta Portu kalean egingo da azoka. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/artisau-azoka-egingo-da-larunbateanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/artisau-azoka-egingo-da-larunbatean/@@download/image/ARTISAUAZOKA2020.jpg
Artisau azoka egingo da larunbatean
Hainbat artisauk euren lanak erakusteko aukera izango dute hilaren 29an Zumardiko kioskoan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo dira postuak zabalik. Euria izanez gero, Estalitako pasealekuan eta Portu kalean egingo da azoka.
San Roke festetan egin ohi da Deban artisau azoka. Aurten, osasun egoeraren ondorioz, festak bertan behera geratuta, artisau azokarik ere ez da egin. Jai egunak pasata, Eixu elkarteak artisau azoka antolatzeko proposamena egin zion Debako udalari eta hau aztertu ondoren aurrera egitea erabaki da, izan ere, artisauek ere, osasun pandemiaren ondorioz ez dute euren produktuak saltzeko aukera handirik izan.
Honela bada, datorren larunbatean, hilaren 29an hainbat artisauk euren lanak erakusteko eta saltzeko aukera izango dute Deban, Covid-19 gaitzak eragindako egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak hartuta.
Larunbatean artisau hauek egongo dira Debako azokan: