Artzabalgo aparkalekuan urte osoan zehar denbora mugarik gabe eta doan aparkatu ahal izango da

2020an egindako hausnarketaren ondoren, 2021eko TAO denboraldirako aparkalekuen berrantolaketa landu zuen Udalak. Harrez gero, denboraldi bakoitzaren amaieran, Udal Gobernuak balorazio ekonomiko, tekniko eta praktikoa partekatzen du Udalbatzako gainontzeko alderdiekin, eta elkarlanean ordenantza eguneratu.

Udazkenarekin batera, 2022ko TAO denboraldiaren balantzea egin eta pasa den urriaren 27ko osoko bilkuran onartu da ordenantza, aho batez adostuta. Aldaketa nagusia Artzabalgo aparkalekua, urte osoan zehar, erabiltzaile guztientzat, libre jartzea izan da, dohainik eta denbora mugarik gabe. Modu honetan, orain arte egon ez den zerbitzu bat bermatuko da. Hala ere, autokarabanentzat gehienezko 72 orduko egonaldia mantendu da, baita karabanak aparkatzearen debekua ere.

Horrez gain, eta legeak behartuta, bertakoen txartela eskuratu nahi duten herritarrek 5 euroko tasa ordaindu beharko dute 2023ko denboraldirako. Hau guztia zehatz-mehatz azaltzen duen gutuna jasoko dute udalerriko ibilgailu jabeek hilabete honetan. 

Gainontzean ez da aldaketa nabarmenik egin, zenbait puntutan zehaztasun gehiago aplikatzea baino.

Ordenantza hemen ikus daiteke.



Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
artzabalgo-aparkalekuan-urte-osoan-zehar-denbora-mugarik-gabe-eta-doan-aparkatu-ahal-izango-da
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.