Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu herritarrak Debako Udalak
2020ko errenta eta ondarea aitortzeko garai betean gaude une honetan. Ohi bezala, Debako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide den neurrian, bertako kideekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egitera eta herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahi du. Izan ere, errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.