Aurten hondartzan sortzen ari diren korronteen aurrean tentuz ibiltzea gomendatzen du Udalak

Aurtengo udan korronteak sortzen ari dira ohikoak ez diren lekuetan Debako Santiago hondartzan. Horren ondorioz sorosleek zein surfean aritzen direnek hainbat pertsona lagundu behar izan dituzte itsasotik ateratzen hondartza denboraldia hasi zenetik.

Egoera horren aurrean, Debako Udalak hondartzako erabiltzaileei eskatu nahi die tentuz ibil daitezen eta jarrai ditzaten uneoro bertan dauden sorosleen jarraibideak. Korronte edo zurrunbilo hauek orain arte kokatzen ez ziren lekuetan ari dira sortzen, esan bezala, baina sorosleek Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako biometria sareari esker -Sorozabal pasealekuan daude kamerak- aurreikus dezakete nondik sor daitezkeen. Horregatik, are garrantzitsuagoa da haiek egindako gomendioei jarraitzea eta bainua horretarako balizekin markatutako guneetan hartzea, haiek baitira itsasoa ezagutzen duten profesionalak. 

Hondartza gozatzeko lekua izan dadin, bainua lasai hartzeko, arduraz jokatzea dagokigu erabiltzaileoi.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
aurten-hondartzan-sortzen-ari-diren-korronteen-aurrean-tentuz-ibiltzea-gomendatzen-du-udalak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.