Azaroak 25: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” baitan askotariko ekitaldiak antolatu ditu aurten. Ekintza hauen helburu nagusia herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroak-25-201cemakumeenganako-indarkeriaren-aurkako-nazioarteko-eguna201d-1https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroak-25-201cemakumeenganako-indarkeriaren-aurkako-nazioarteko-eguna201d-1/@@download/image/Azaroak 25.jpg
Azaroak 25: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”
Debako Udaleko berdintasun sailak “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” baitan askotariko ekitaldiak antolatu ditu aurten. Ekintza hauen helburu nagusia herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.
Aurten ere, Deban Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak. Ekintza hauen guztien helburu nagusia Debako herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea da.
Nahiz eta eguna bera hilaren 25a izan, Udalak hilabeteko egitarau zabala antolatu du: ipuin-kontaketak, Beldur Barik lehiaketako sari banaketa, agerraldia, antzerki emanaldia ...
Ekimen honen bitartez, Udalak herritarrak ANIMATZEN ditu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, antolatu diren ekintzetan parte hartzera.
Abenduak 17, igandea:“Volar” (Bertha Gaztelumendi - 2017) pelikularen proiekzioa eta eztabaida. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeen testigantzak jasotzen dituen filma. 19:00etan, Kultur elkartean.
Dinamitzailea: Leticia Martínez Alcocer eta Raquel Solorzano