Azaroaren 2tik 16ra aparkaleku batzuk baliogabetuko dira Arrantzale kaleko baranda aldatzekoArrantzale kalean, Tren-geltokiko igarobidetik kai-muturrera iristerainoko ibai-ertz luzera osoko barandak berrituko dira. Aurreikuspena da lanak, datorren asteazkenean abiatzea, azaroak 2, eta bi astez, azaroaren 16an amaitzea. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroaren-2tik-16ra-aparkaleku-batzuk-baliogabetuko-dira-arrantzale-kaleko-baranda-aldatzekohttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azaroaren-2tik-16ra-aparkaleku-batzuk-baliogabetuko-dira-arrantzale-kaleko-baranda-aldatzeko/@@download/image/Arrantzale kalea.jpg
Azaroaren 2tik 16ra aparkaleku batzuk baliogabetuko dira Arrantzale kaleko baranda aldatzeko
Arrantzale kalean, Tren-geltokiko igarobidetik kai-muturrera iristerainoko ibai-ertz luzera osoko barandak berrituko dira. Aurreikuspena da lanak, datorren asteazkenean abiatzea, azaroak 2, eta bi astez, azaroaren 16an amaitzea.
Eusko Jaurlaritzako Portuak Sailak egingo ditu lanak. Baranda berritzearekin, ibaira zaborra eror ez dadin beheko partean sareta bat jarriko da.
Lanok irauten duten bitartean, Mariñel kalean, tren geltokiko mailan dauden aparkaleku batzuk baliogabetuko dira kamioiek maniobra egin dezaten. Era berean, Nafarroa Plazako aparkalekuan, Itxasgain tabernaren aurreko aldeko 4 aparkaleku ere baliogabetuko dira.
Barandaren ondoko bidea moztu egingo da, eta baranda zaharra erretiratuko duen kamioia Arrantzale kaletik ibiliko da, beraz, bi ibilbideetan eragingo dute lanok.