Begiradak 2021en izen-ematea zabalik dago jadaAzken urte hauetan egin den modura, aurtengoan ere, ondo bidean, uztailean Begiradak emanaldia izango dugu ITURRI ONDOAN egitasmoaren barruan. Izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/begiradak-2021en-izen-ematea-zabalik-dago-jadahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/begiradak-2021en-izen-ematea-zabalik-dago-jada/@@download/image/Begiradak 2021.png
Begiradak 2021en izen-ematea zabalik dago jada
Azken urte hauetan egin den modura, aurtengoan ere, ondo bidean, uztailean Begiradak emanaldia izango dugu ITURRI ONDOAN egitasmoaren barruan. Izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.
Begiradak ez da ikuskizun arrunta, ordea, emanaldi honetan herritarrak dira protagonista. Hori horrela izanik, zabaldu da dagoeneko egitasmoan parte hartzeko deialdia.
Beraz, idazteko zaletasuna baduzu, edozein koaderno zaharretan, edo paper iskinetan zirriborratzen dituzun poemek, ipuin zoro, edo narrazio laburrek… guzti-guztiek dute lekua Begiradak-en.
Marraztea dela zure denbora-pasa maiteenetako bat? Ia dutxara ere sartzen zarela kamera edo bideokamerarekin? Ba zuk ere baduzu Begiradak-en zer eskainia!
Parte hartzeko, deitu 688663744 telefono-zenbakira edo idatzi euskara@deba.eus helbidera.
Gogoratu izena emateko azken eguna otsailaren 26a izango dela.