'Berdintasunaren aurrean gizonok zer?' desboteretzerako saioakGizonen desboteretzerako bi saio antolatu ditu Udalak azaroaren 25eko egitarauaren barruan.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/berdintasunaren-aurrean-gizonok-zer-desboteretzerako-saioakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/berdintasunaren-aurrean-gizonok-zer-desboteretzerako-saioak/@@download/image/Gizonok zer.jpeg
'Berdintasunaren aurrean gizonok zer?' desboteretzerako saioak
Gizonen desboteretzerako bi saio antolatu ditu Udalak azaroaren 25eko egitarauaren barruan.
Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren testuinguruan gizonen desboteretzerako bi saio antolatu ditu Udalak.
Azaroaren 10ean eta 11n, bietan, parte hartzeko jardunaldia izango da. Ispiluen gelan egingo dira saioak, 17:00etatik 19:00etara.
Izen-ematea berdintasuna@deba.eus helbidean edo 943192840 telefonoan egin ahal izango da, azaroaren 8a bitartean.
Jardunaldiaren 2 saioak egin ahal izateko, gutxieneko 6 laguneko taldea osatu beharko da.