Bizitegi-egoera larrian dauden pertsonentzako neguko dispositiboa dagoeneko martxan dago

Mendaroko adinekoen udal-ostatu zerbitzua kudeatu eta erabiltzeko Mendaro, Elgoibar, Mutriku eta Debako udalen arteko lankidetza-hitzarmena urriaren 27ko ohiko osoko bilkuran berretsi zuen Debako udalbatzak.

Neguko dispositiboa laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eskaintzen zaiena, batez ere pasadizokoei eta etxerik gabekoei. Gaua igarotzeko baliabide bat da, berehalako izaera duena, gaua igarotzeko, mantenurako eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak eskaintzen dituena. 

Eguraldi txarra dagoenean, plaza gehiago aktibatuko dira. 

Egonaldi ertaineko gelak ditu, baztertuta dauden eta eskualdeko gizarte-zerbitzuek artatzen dituzten pertsonentzat, baldin eta erreferentziako profesionalak baliabide horretan sartzea agintzen badu. Sartzeko ezinbesteko baldintza izango da pertsona horrek esku hartzeko plan pertsonalizatu batean parte hartzea. 

14 plaza arrunt, hotz garaietan aktibatzeko 6 plaza eta egonaldi ertaineko 4 plaza daude. Plaza horien osaera beharren arabera alda daiteke. 

Zerbitzua irekitzen denetik 2023ko apirilaren 15era arte erabili ahal izango dute dispositibo hau bizitegi-egoera larrian dauden pertsona guztiek, 20:00etatik 10:00etara.

Jarduteko-protokoloa adostu dute sei udalek. 









Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
bizitegi-egoera-larrian-dauden-pertsonentzako-neguko-dispositiboa-dagoeneko-martxan-dago
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.