Bukatu dituzte Eguneko Zentroko lehen solairuko birgaikuntza lanakGizarte Zerbitzuetako lan-esparrua optimizatu eta erabiltzaileen arreta hobetzeko asmoz, lehen solairuan birgaikuntza lanak egin dituzte. Proiektuaren kostua 35.956€-koa izan da, eta Promociones Gaintzipitza S.L. eta Miabsa enpresak izan dira obraren arduradunak. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bukatu-dituzte-eguneko-zentroko-lehen-solairuko-birgaikuntza-lanakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/bukatu-dituzte-eguneko-zentroko-lehen-solairuko-birgaikuntza-lanak/@@download/image/DSC04091.JPG
Bukatu dituzte Eguneko Zentroko lehen solairuko birgaikuntza lanak
Gizarte Zerbitzuetako lan-esparrua optimizatu eta erabiltzaileen arreta hobetzeko asmoz, lehen solairuan birgaikuntza lanak egin dituzte. Proiektuaren kostua 35.956€-koa izan da, eta Promociones Gaintzipitza S.L. eta Miabsa enpresak izan dira obraren arduradunak.
Iazko abenduan hasi eta pasa den otsailean bukatu zituzten Debako eguneko zentroaren birgaikuntza lanak, aurreikusitako hiru hilabeteko epean.
Eguneko Zentro eta Jubilatuen egoitzarako erabiltzen den eraikina, Lersundi kaleko 2.zenbakian, 1946. urtekoa da. Barnealdea egurrezkoa da zutabe eta habeei dagokienez, fatxada inguratzen duten harri-hormetan ahokatuta.
Duela urtebete inguru, lehen eta bigarren solairuetako tarteak itxi zituzten, eta horri esker, lehen solairuko esparruaren birmoldaketa egin ahal izan dute orain.
Arreta puntuaren atzean, erabilera anitzeko gela bat dago orain, beste bulegoekin lotura zuzena duena.
Azkenik, lehen Arbil jubilatuen elkarteko bulegoa zena beheko solairura pasa eta hutsik geratu den bulegoa bitan zatitu da; gelatako bat, podologia zerbitzurako izango da; eta bestea, bilera gela bezala erabili ahal izango da.
Birgaikuntza lan horiek Promociones Gaintzipitza S.L. eta Miabsa enpresek egin dituzte, eta guztira 35.956 €-ko kostua izan dute. Kostuaren zati garrantzitsu bat Eusko Jaurlaritzak finantzatu du, Gizarte Zerbitzu eta Prestazioen Kartera garatzeko dirulaguntzaren bitartez.