Dagigun aurkeztu du Debako Udalak 'Nola sustatu ekintza komunitarioa Udalgintzatik?' topaketanAsteon Udalbiltzak eta Oinherrik antolatutako 'Nola sustatu ekintza komunitarioa Udalgintzatik?' topaketan parte hartu dute 'Dagigun' partaidetza prozesua aurkezten Gilen Garcia Alkateak eta Itziar Irizar Alkate ordeak. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/dagigun-aurkeztu-du-debako-udalak-nola-sustatu-ekintza-komunitarioa-udalgintzatikhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/dagigun-aurkeztu-du-debako-udalak-nola-sustatu-ekintza-komunitarioa-udalgintzatik/@@download/image/Udalbiltza-Oinherri.jpeg
Dagigun aurkeztu du Debako Udalak 'Nola sustatu ekintza komunitarioa Udalgintzatik?' topaketan
Asteon Udalbiltzak eta Oinherrik antolatutako 'Nola sustatu ekintza komunitarioa Udalgintzatik?' topaketan parte hartu dute 'Dagigun' partaidetza prozesua aurkezten Gilen Garcia Alkateak eta Itziar Irizar Alkate ordeak.
Oscar Rebollo Izquierdo, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko soziologia irakasleak eta Bartzelonako Udaleko ekintza komunitarioko zerbitzuetako zuzendari ohiak hitzaldia eman zuen lehenengo, 'Ekintza komunitarioa administrazio publikoetatik. Eraldaketa sustatzeko ekintza komunitariorako agenda lokal bat eraikitzen'.
Ondoren kasu praktikoak aurkeztu zituzten 3 testigantzen bitartez: Deba (Dagigun partaidetza gunea, eremu urbanistikoan egindako ekintza komunitarioa), Pasaia (Eskubidean, herri hezitzailea, komunitatea eta parte hartzea uztartzen dituen proiektua) eta Txatxilipurdi (Debagoienean Deba ibaia modu komunitarioan garbitzeko ekimena).