Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea datorren asteartean irekiko daLau hilabetez erabat itxita egon ondoren, datorren asteartean irekiko dute Deba eta Mutriku kostatik lotzen dituen GI-638 errepidea. Hala ere, obrak amaitu bitartean, erreietako bat egunez eta aldizka itxi egingo da, eta beraz, ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-eta-mutriku-lotzen-dituen-gi-638-errepidea-datorren-asteartean-irekiko-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-eta-mutriku-lotzen-dituen-gi-638-errepidea-datorren-asteartean-irekiko-da/@@download/image/1628_Ondarbeltz_01.jpg
Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea datorren asteartean irekiko da
Lau hilabetez erabat itxita egon ondoren, datorren asteartean irekiko dute Deba eta Mutriku kostatik lotzen dituen GI-638 errepidea. Hala ere, obrak amaitu bitartean, erreietako bat egunez eta aldizka itxi egingo da, eta beraz, ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.
Horrenbestez, errepidea 2019ko irailaren 3an irekiko da, goizean zehar eta sekuentzialki zirkulazioaren noranzkoen arabera, gaur egun dauden seinaleztatze elementuak eta balizak kendu ondoren. Errepidea ordu hauetan irekiko da gutxi gorabehera:
Deba-Mutriku noranzkoan: 10:00etan.
Mutriku - Deba noranzkoan: 11:00etan.
2019ko irailaren 4an, ibilgailuentzat eta bizikletentzat GI-3230 errepidea, Kalbario gainetik barrena, erabiltzeko debekua kenduko da, eta gehieneko pisua mugatzeko seinaleak jarriko dira berriro.
Irailaren 3tik aurrera eta obrak amaitu bitartean, GI-638 errepideko erreietako bat egunez eta aldizka itxiko da, eta ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.
Eragin handiagoak izatea aurreikusten bada, jakinaraziko da.