Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren lanen inguruko hitzaldia egingo da maiatzaren 26an
Datorren asteazkenean, maiatzak 26, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi bat emango dute Debako osoko bilkuren aretoan, Debako zubiko obrei buruz. Solasaldi horren helburua da Deba eta Mutrikuko herritarrak informatzea obra horiek egunerokoan eragin ditzaketen gorabeheren gainean. Gaur egungo osasun egoera dela eta, aretoak edukiera mugatua duenez, lehentasuna emango zaie inguruan bizi diren bi herrietako bizilagunei bertan egon daitezen, horretarako gonbidapena jasoko dute. Debako Udalak hitzaldia grabatu eta hurrengo egunetan hedatuko du Youtube kanalean eta sare sozialetan herritar guztiek informazioa jasotzeko aukera izan dezaten.