Deba-Mutriku oinezkoen zubia gaur arratsaldetik aurrera erabilgarri egongo daDeba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, gaur, maiatzak 26, arratsaldeko azken orduan zabalduko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-mutriku-oinezkoen-zubia-gaur-arratsaldetik-aurrera-erabilgarri-egongo-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/deba-mutriku-oinezkoen-zubia-gaur-arratsaldetik-aurrera-erabilgarri-egongo-da/@@download/image/Zubixa gertu 2.JPG
Deba-Mutriku oinezkoen zubia gaur arratsaldetik aurrera erabilgarri egongo da
Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, gaur, maiatzak 26, arratsaldeko azken orduan zabalduko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez.
Azken ukituak egin behar dituzte beharginek, baina zubia erabiltzeko moduan jarri, eta azken orduan zabaldu egingo da gaur bertan. Urtebete pasatxo behar izan du Moyua-Harri aldi baterako enpresa elkarteak 2018an amildu zen zubia birgaitzeko.
Bestetik, lan horiek Hondartzako pasealekuan hainbat kalte eragin dituzte. Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ari da hori kudeatzen, hala ere, eta uda sasoian herritarrek hura modu egokian erabil dezaten, dagoeneko hasi ditu txukuntze lanak Debako Udalak.