Debako 12 emakume ari dira 'Zure jabetzerako bidea' ahalduntze programan parte hartzen

Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzendutako ahalduntze programa da 'Zure jabetzarako bidea. 'Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2020)' deialdiaren barruan sartzen den programa da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako deialdiaren barruan sartu den diru-laguntza da eta Debegesaren bitartez kudeatzen da. 

Martxoan abiatu den ahalduntze programan Debako 12 emakume ari dira parte hartzen. Eta, lana bilatzeko teknikak, elkarrizketa, Curriculuma, informatika, lana bilatzeko web guneak, ahalduntzea… landuko dituzte. 

75 orduko iraupena duen programa da, martxoan hasi eta ekainean amaituko dena. Kultur Elkartean ematen da formazioa eta KZagunean ordenagailuak erabili behar direnean.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
debako-12-emakume-ari-dira-zure-jabetzerako-bidea-ahalduntze-programan-parte-hartzen
Kategorizazioa