Debako 2020ko Beldur barik lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu da

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da. Aurten ere herri mailako saria izango da Deban. Azaroaren 5ean amaituko da izena emateko epea. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

 

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.

Debako SARIAK: 

1. Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€

2. Kategoriako saria (14 - 18 urte): 100€ 

3. Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€

Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da.

Debako sari banaketa azaroaren 13an izango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan. 

Informazio gehiago: Gaztelekuan (debakogaztelekua@hotmail.es) eta Udaletxean - Berdintasun zerbitzuan (berdintasuna@deba.eus)

 LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
debako-2020k-beldur-barik-lehiaketan-parte-hartzeko-epea-zabaldu-da
Kategorizazioa