Debako Gaztelekuak udako ekintzak antolatu ditu

Aurtengo ekainerako eta uztailerako hainbat ekintza antolatu ditu Gaztelekuak. Izena emateko azken eguna Ekainaren 17an izango da.

EKAINA

Ekaineko ekintza guztietan 16 urtekoak izango  ditugu laguntzaile. 

- Ekainak 17 eta 18: Kayak ikastaroak izango ditugu 13-15 urte bitartekoentzat. 

- Ekainak 22: Urteroko hondartza bolei txapelketa 12-17 urte bitartekoentzat. 

- Ekainak 23: Futbol plaia txapelketa 12-17 urte bitartekoentzat. 

- Ekainak 30: Errotazarren, Gazteleku ezberdinen arteko topaketa. Gaztelekuko Gaztefutbol taldearen ikasturteko azken partida izango dugu.

 

UZTAILA

- Uztailak 1: Santa Klara uhartera joango gara 13 urtekoekin.

- Uztailak 12: 14 eta 15 urtekoekin Landetako Aqualand ur jolasen parkera joango gara. 

- Uztailak 20: Gamarrako igerilekuetara goaz 13 eta 14 urtekoekin egunpasa. 

Uztaileko hiru ekintza hauek irekiak dira eta  izen ematea gaztelekuan egiteko aukera egongo da ekainaren 17ra arte.

 

Prozesu hezitzaileei dagokienean, urte osoan hartutako ardura eta lanei esker hiru bidai ezberdin egingo ditugu adinaren arabera.

- Uztailaren 6tik 10era, 16 urteko 39 gaztek Gaztebidaia izango dute. Jakan raftinga, Bartzelona, Camp Nou, Marineland aquaparka eta Port Aventurara joango gara.

-  Uztailaren 21 eta 22an, 17 urteko 22 gazteekin Madrileko Warner Parkera eta Warner Beach parkera joango gara.

- Uztailaren 25etik 27ra, Zuhatzako uhartera joango gara 15 urteko 36 gazterekin.

Informazio gehiagorako urbildu Gaztelekura. 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
debako-gaztelekuak-udako-ekintzak-antolatu-ditu
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.