Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistakBozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-i-mural-grafiti-sariketak-baditu-finalistakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/debako-i-mural-grafiti-sariketak-baditu-finalistak/@@download/image/I.Mural graffiti sariketa.jpg
Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak
Bozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak.
Dagoeneko ezagutzen ditugu DebakoI. mural / grafiti lehiaketakolau finalistak. Lehiaketaren lehen fasean 9 lan aurkeztu ziren guztira eta epaimahaiak, ekainaren 19an bilduta, bere aukeraketa egin zuen. Sormen, originaltasun eta kalitate irizpideei jarraituz, aurkeztutakoproposamen guztietatik 7 hautatu zituen, azken erabakia herritarron esku utziz.
Astebeteko epea egon da aurrez hautaturiko 7 proposamenen artean gustukoena aukeratzeko. Ekainaren 23, 24 eta 25ean Agirre jauregian aurrez aurre bozkatzeko aukera izan dugu eta pasa den astean zehar www.deba.eus webgunearen bitartez. Behin bozkatzeko epea amaituta, lortu diren emaitzak honakoak dira:
Z.
IZENA
BOTOAK WEB ORRIAN
BOTO PRESENTZIALAK
GUZTIRA
1
RICE
6
-
6
2
SORTWO
103
2
105
3
MARACA
223
4
227
4
NOME SUPER HEURE
87
2
89
5
ENEKO
129
1
130
6
WILLY
126
3
129
7
BORJA
80
1
81
Guztira 780 boto erregistratu dira; 13 presentzialak eta 767web orriaren bitartez. Epaimahaikideek aukeratutako zazpi proposamenentatik bozkatuenak MARACA(3.zenbakia), ENEKO(5.zenbakia), WILLY(6.zenbakia) eta SORTWO (2.zenbakia) izan dira; 227, 130, 129 eta 105 botorekin, hurrenez hurren.
Beraz, lau hauek dira finaleko fasea pasatu eta Udalak antolatu duen jendaurreko ekitaldian euren lanak gauzatuko dituztenak. Ekitaldia Debako kaleetan zehar burutuko da 2017ko uztailaren 16an eta horretarako, 3,60x2,40m inguruko panelak jarriko diraparte-hartzaileeneskura. Hautatutako proposamenak goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara bitartean egin beharko dira, betierebozeto originalarekin bat etorriz.
Behin amaituta, lana zuzen exekutatu eta amaitu dela ziurtatuko du epaimahaiak eta artistek 1.000 euroko ordaina jasoko dute.