Debako udalak 2015eko udarako kultur gida atera du
Ate joka datorkigu uda, berotzea nahi baino gehiago kostatzen ari zaion arren. Baina iritsiko da, gozo-gozo iritsiko diren bezala aurten ere udarako prestatutako ekimenak. Ekimen anitzak, kulturazkoak, kiroletakoak, denbora pasakoak ... Herriko txoko desberdinetan, herriko erakunde eta elkarte desberdinek antolatuak, herritar guztien gozamenerako.