Ekainaren 1etik irailaren 15era, Debako TAO sistema indarrean egongo daUdako sasoian Debako udalerrian ezarriko den TAO sistema indarrean egongo da ekainaren 1etik irailaren 15era, honako ezaugarriekin:https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ekainaren-1etik-irailaren-15era-debako-tao-sistema-indarrean-egongo-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ekainaren-1etik-irailaren-15era-debako-tao-sistema-indarrean-egongo-da/@@download/image/TAO-IRUDIA.jpg
Ekainaren 1etik irailaren 15era, Debako TAO sistema indarrean egongo da
Udako sasoian Debako udalerrian ezarriko den TAO sistema indarrean egongo da ekainaren 1etik irailaren 15era, honako ezaugarriekin:
1. sektorea: Gudarien plaza
Aparkatzeko gehieneko denbora 30 minutu, doan.
2. sektorea: Tren geltoki zaharra
Bertakoek doan aparkatu ahal izango dute urte osoan zehar, urteko TAOko pegatina aurreko kristalean, ikusteko moduan ipiniz.
Udatiarrek TAO gunean aparkatu ahal izango dute 2,25 euro ordainduz.
3. sektorea: Nafarroa plaza
Bertakoek eta udatiarrek TAO gunean aparkatu ahal izango dute, txartel-makinan 2,25 euro ordainduz. Egun osoan laga ahal izango da autoa.
4. sektorea: Calbeton Zumardia, Bastinuixa, Marinel eta Monreal kaleak
Bertakoek doan aparkatu ahal izango dute urte osoan zehar, urteko TAOko pegatina aurreko kristalean, ikusteko moduan ipiniz.
Udatiarrek ere TAO gunean aparkatu ahal izango dute doan.
5. sektorea: Artzabal
Artzabalgo gunean (Danobat) bertakoek eta udatiarrekdoan izango dute aparkatzea eta gainontzekoek tarifa bakarra: 2,50 eurokoa.
Miramarreko aparkalekua:
Bertakoek bakarrik aparkatu ahalko dute ekainaren 1etik irailaren 15era. Autokarabanek debekatuta dute bertan aparkatzea.