Errementari-Mogeleko lanak amaitu diraMogel-Errementari bideko lanak amaitu dira. Mogeleko urbanizazioa egin zenean, bertatik Errementari kalera doan bidean ez zen lanik egin. Ondorioz, lurzorua konpondu beharra zegoen eta bidea argiztatu. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/errementari-mogeleko-lanak-amaitu-dirahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/errementari-mogeleko-lanak-amaitu-dira/@@download/image/Mogel-Errementeri.jpg
Errementari-Mogeleko lanak amaitu dira
Mogel-Errementari bideko lanak amaitu dira. Mogeleko urbanizazioa egin zenean, bertatik Errementari kalera doan bidean ez zen lanik egin. Ondorioz, lurzorua konpondu beharra zegoen eta bidea argiztatu.
Eta hori da orain egin dena, bidea asfaltatu eta argiteria jarri da. Asfaltatze-lanak Mularri enpresak egin ditu eta argiteria berriz, udal brigadako langileek jarri dute. Errementari-Mogel argiztatzeaz gain, Ifar kaletik hara doazen eskailerak ere argiztatu dira. Abenduaren 17an hasi ziren lanak joan den astean amaitu ziren. 41.000 euroko kostua izan dute lanek.