Euskal Kostaldeko Geoparkeak, 10. urteurrena ospatzeko “Itsas ondarearen jaialdia” antolatu du Deba, Mutriku eta ZumaianUrriaren 17an egingo dira ekitaldiak Deban, Anes Arrinda Pasealekuan. Ontzi tradizionalen erakusketa, marinel-korapiloen tailerrak eta ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera egongo da. Santa Maria elizan bisita gidatuak ere egingo dira. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/euskal-kostaldeko-geoparkeak-10-urteurrena-ospatzeko-201citsas-ondarearen-jaialdia201d-antolatu-du-deba-mutriku-eta-zumaianhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/euskal-kostaldeko-geoparkeak-10-urteurrena-ospatzeko-201citsas-ondarearen-jaialdia201d-antolatu-du-deba-mutriku-eta-zumaian/@@download/image/Aurkezpena%20Itsas%20Ondarearen%20Jaialdia_Geoparkea%201.JPG
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, 10. urteurrena ospatzeko “Itsas ondarearen jaialdia” antolatu du Deba, Mutriku eta Zumaian
Urriaren 17an egingo dira ekitaldiak Deban, Anes Arrinda Pasealekuan. Ontzi tradizionalen erakusketa, marinel-korapiloen tailerrak eta ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera egongo da. Santa Maria elizan bisita gidatuak ere egingo dira.
Aurten, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 10 urte betetzen ditu, eta urteurrena ospatzeko, programa berezi bat prestatu du hiru herrietan. “Itsas ondarearen jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean” izenburua duen ekitaldiak, Zumaian urriaren 4an egingo da, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban urriaren 17an.
Itsas ontzi tradizionalen erakusketa antolatu da, ‘Hiru Anai’ batela berreskuratzeko lanak zuzenean ikusteko aukera egongo da Zumaiako Beduola Elkartearen eskutik eta ibilbide gidatuak eta tailerrak antolatu dira, haur eta helduentzat, hiru herrietan. “Gure lanaren bitartez inguruko itsas ondarea jarri nahi dugu balioan” Inazio Manterola, Beduolako Elkarteko kidea.
Gainera, batel tradizional batean errekan gora nabigatzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, Zumaian, Kofradiara bisita gidatuan antolatu dira, Mutrikun, Arrietakua Jauregia ezagutzeko aukera egongo da eta Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia egingo da. Deban, bestalde, Santa Maria elizara bisita gidatuak antolatu dira eta Marinel-korapiloen tailerra egingo da.
Debako ekimenak Anes Arrinda pasealekuan egingo dira urriaren 17an. Egitaraua:
11:00 – 12:00 / 12:30 – 13:30 Bisita gidatuak: Santa Maria Debako itsas ondarearen testigua
11:30-14:30 eta 17:00-19:30 Ontzi tradizionalen erakusketa (Beduola Elkartea)
12:00 – 14:00 Marinel-korapiloen tailerrak
17:00-19:30 Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera
Bisita gidatua egiteko geoparkea.eus webgunean hartu behar dira sarrera eta tailerrak egin nahi dituenak, Debako Turismo Bulegoan eman behar du izena, 943192452 telefonora deituz edo bulegora gerturatuz (Ifar kalea, 4). Batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan.