Euskaraldiarekin bat egin du Debako udalbatzak urriaren 27ko osoko bilkuran

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin bat egin du Debako udalbatzak, aho batez, urriaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran. Erakunde adierazpena onartu, eta aldekotasuna adierazteko taldeko argazkia ere egin dute.

Herriko gune arautuetan ibilgailuak aparkatzean jabego publikoa erabili edo aprobetxatzeari buruzko ordenantzaren (TAO) aldaketa onartu da. Eta baita Mendaro, Elgoibar, Mutriku eta Debako udalen arteko lankidetza-hitzarmena, Mendaroko adinekoen udal-ostatu zerbitzua kudeatu eta erabiltzeko. Bi hauek ere aho batez. 

Euskaraldiari dagokion adierazpenean jasotako konpromisoak hauek dira: 

Debako Udalbatzak bat egiten du, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskal Herri osoan zehar bideratuko den Euskaraldiarekin, eta ekimenaren sustatzaile izango da Debako Euskaraldia taldearekin batera. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du. 

Debako Udalak, entitate gisa, Euskaraldian izena emango du, horretarako beharrezko ariguneak identifikatuz eta bultzatuz, eta Udalbatza bera ere “arigune” gisa identifikatuz. 

Udalkide, herritar eta herriko eragileei dei egiten die prestaketa-lanetan parte har dezaten eta, bere garaian, “Ahobizi” edo “Belarriprest” izan daitezen eta “Ariguneetan” parte har dezaten. 

Ordezkari politikoen egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren esparruaren baitan, eta bereziki Udalean eta Udalaren ardurapeko entitateetan, ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta “Arigune” gehien, eta “Ahobizi” eta 

Belarriprest” gehien aktibatzeko urratsak emango dituzte, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan. 

Debako Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izateko eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko. 



Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
euskaraldiarekin-bat-egin-du-debako-udalbatzak-urriaren-27ko-osoko-bilkuran
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.