FederArte Electrorock Festibala irailaren 7an egingo da DebanPasa den astelehenean aurkeztu zuten Deban FederArte Elektrorock jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, kultura, ingurumenarekiko konpromisoa eta kirol inklusiboa uztartu eta sustatzea helburu duen festibala da, eta irailaren 7an egingo da Deban. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/federartehttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/federarte/@@download/image/deba_11708_11.jpg
FederArte Electrorock Festibala irailaren 7an egingo da Deban
Pasa den astelehenean aurkeztu zuten Deban FederArte Elektrorock jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, kultura, ingurumenarekiko konpromisoa eta kirol inklusiboa uztartu eta sustatzea helburu duen festibala da, eta irailaren 7an egingo da Deban.
Gipuzkoako Surf Federezioak FederArterekin lehiaketen formatua berritu zuen, eta ordutik, surf txapelketak surfa eta surf-kulturaren eszenatoki paregabe bilakatu dira. Helburua harremanak estutu, surflarien komunitatea indartu eta surfaren kultura Euskal Herriko kulturan kokatzea da. Horretarako, ardatz garrantzitsuak landu dituzte, gainera: berdintasuna, ingurunearen zainketa eta kirol inklusiboa.
Deban bigarrenez egingo da FederArte Elektrorock Festibala; eta datorren asteko larunbatean, irailaren 7an, kirol-, musika- eta kultur-ekitaldi ugari izango ditugu herrian.
Pasa den asteleheneko prentsaurrekoan, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariak, Maialen Saezek, honela hasi zuen aurkezpena: “Debakoa balio anitzeko hondartza da, kategoria ezberdinetako probak egiteko aukera eskaintzen du; hala nola, Euskadiko surf zirkuitua, olatu erraldoien txapelketa edota Yakori esker ezaguna dugun euskal SUP Race lehiaketa. Zurrunbilo surf elkarteari eta Debari eskerrak eman nahi dizkiot, herriko antolatzaile ezberdinen inplikazioagatik: plazera da mota honetako jaialdi bat antolatzeak suposatzen duen esfortzua balioan jarri eta laguntza eskaintzen digutenekin lan egitea”.
“FederArte surflari komunitatearen elkartasun eta lotura erreminta gisa sortu zen. Gure federatuak dira proiektuaren ardatz: lehiakide, artista, musikari, argazkilari, idazle … denok gara proiektu honen parte, eta Federaziotik, eskerrak eman nahi dizkiet horiei guztiei, denon lanari esker ari baikara emaitza onak lortzen. Bestalde, Debako herritarrak irailaren 7rako antolatu ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditut”, azaldu zuen Saezek.