Garai honetako ohiko jarduerak eta beste hainbat herriko eragilek eta Udalak antolatuta

Ez da jarduerarik faltako Deban eta Itziarren datozen egun eta asteetan. Garai honetan ohikoak diren hainbat hitzordu izango ditugu udalerrian, Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Erregeen Kabalgata, haur parkea, kontzertuak, San Silvestre lasterketa edo Urte Berriko azoka, esate baterako.

Gaur eta bihar, eta hamargarren urteurrenaren testuinguruan, dantza emanaldiak egingo ditu Kulunka dantza taldeak. Egun hauetarako aurreikusita zeuden -eta Kultur gidan iragarritakoak- 16rako Kimera kale antzerkia eta 17rako organo kontzertua bertan behera utzi behar izan dira. Kale antzerkia, baina, urtarrilean egingo da. 

Bihar bertan, halaber, herriko ekoizle eta artisauen azoka egingo da Simon Berasaluze plazan, 09:30etik aurrera. 

Udalak jasotako agenda osoa Kultur gidan edo www.deba.eus webgune honetako agenda atalean begiratu daiteke. 

Itziarren ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte Auzo Udalak eta eragileek elkarlanean.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
garai-honetako-ohiko-jarduerak-eta-beste-hainbat-herriko-eragilek-eta-udalak-antolatuta
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.