Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du aurtengo Kaleko Margo lehiaketa
Gaur, irailak 11, egin da Debako 52. Kaleko Margo lehiaketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da, 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dute. Saritu gabeko herriko lehen sailkatua Nora Movellan izan da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egongo dira lanak ikusgai, bihartik hilaren 19ra bitartean. Igandetan 12:00etatik 14:00etara; astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era.