Gaur eta bihar gauean N-634 errepidea itxi egingo dute lanak egitekoGipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Itziarko biribilgunearen eta Debako hirigunerako sarbidearen arteko errepidearen zirkulazioa eten egingo da, datorren abenduaren 15ean eta 16an, N-634 errepidearen hegala egonkortzeko premiazko obrak direla eta. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaur-eta-bihar-gauean-n-634-errepidea-itxi-egingo-dute-lanak-egitekohttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaur-eta-bihar-gauean-n-634-errepidea-itxi-egingo-dute-lanak-egiteko/@@download/image/WhatsApp Image 2022-12-15 at 14.04.26.jpeg
Gaur eta bihar gauean N-634 errepidea itxi egingo dute lanak egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Itziarko biribilgunearen eta Debako hirigunerako sarbidearen arteko errepidearen zirkulazioa eten egingo da, datorren abenduaren 15ean eta 16an, N-634 errepidearen hegala egonkortzeko premiazko obrak direla eta.
Mozketa hori beharrezkoa da 4,00 metroko altuerako horma aurrefabrikatuak instalatzeko, zeinek balioko baitute lurra egonkortzeko lanak egiten diren bitartean behin-behineko euste-lanak egiteko. Mozketa egunero 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara luzatuko da, eta errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo da.
Gomendatzen da AP-8 autobidea –AP-8-64 lotuneraino (Elgoibarko lotunea)– eta GI-3230 errepidea (Sasiola) erabiltzea Mutrikuraino joateko, Debara eta Mutrikura sartzeko trafikoa moztuta izango duen N-634 errepidearen tartea erabili ordez.
Bestalde, Arriola eta Egia auzoetako eta auzo-bideetatik irisgarriak diren beste leku batzuetako bizilagunei jakinarazten zaie hau gomendatzen zaiela: Debatik, Egia bideko pistetatik sartzea; eta Itziarretik, Galtzada kaletik sartzea. Betiere, bizilagunek eta baimenduek baimena izango dute Debatik Hondartza kalera joateko eta Itziarretik Ama Birjinaren begiratokira joateko.