Gaztelekua: Aisialdi hezitzailearen bitartez gaztetxoak herritar aktibo izan daitezen laguntzeko udal zerbitzuaDebako Gaztelekua ezagutarazteko ate irekiak egin dira urriaren hasieran. Gaztelekua aisialdia baliatuz 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak bizitzarako trebatzea jomuga duen zerbitzu publikoa, euskalduna, doakoa eta profesionala da. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaztelekua-aisialdi-hezitzailearen-bitartez-gaztetxoak-herritar-aktibo-izan-daitezen-laguntzeko-udal-zerbitzuahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/gaztelekua-aisialdi-hezitzailearen-bitartez-gaztetxoak-herritar-aktibo-izan-daitezen-laguntzeko-udal-zerbitzua/@@download/image/Gaztelekua-2.jpg
Gaztelekua: Aisialdi hezitzailearen bitartez gaztetxoak herritar aktibo izan daitezen laguntzeko udal zerbitzua
Debako Gaztelekua ezagutarazteko ate irekiak egin dira urriaren hasieran. Gaztelekua aisialdia baliatuz 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak bizitzarako trebatzea jomuga duen zerbitzu publikoa, euskalduna, doakoa eta profesionala da.
Zerbitzuaren funtsa aisialdiaren eta heziketaren arteko elkartrukean oinarritzen da. Halaber, gaztetxoak herritar aktibo izateko prestatzea du xede, haien garapen emozionala eta autonomia sustatuz, eta nerabeak gizartean murgilduz. Nerabeen bilakaera pertsonala suspertzeko, proposamen ludiko eta entretenigarria eskaintzen da; heziketa helburu izanda, aisialdia eta dibertsioa gure lanabes gisa baliatuz.
Ikasturte hasieran, erabiltzaile berriek, zein haien gurasoek eta tutoreek zerbitzua ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egin dira.
Aisialdi hezitzailea
Nerabeek haien adinekoekin harremanak lantzeko espazioa da. Nerabeak erdigunean jarriz, eta hauen inplikazioa sustatuz, haien iritziak kontuan hartu eta programa beraiekin elkarlanean osatzen da.
Nerabe guztiei zuzendutako elkargune inklusibo bat bermatzea da helburua, hau da, desberdintasun egoeran dauden nerabeei ere komunitatean integratzen lagundu nahi zaie.
Horrez gain, Gaztelekutik kanpo esparrua ere sustatzen da herriko beste errealitate eta eragileekin harremana eginez. Nerabeen presentzia gizartean indartzeko, komunitatean txertatzeko.
Hezitzaile profesionalak
Gaztelekuan gizarte hezitzaileek egiten dute lan, nerabeek figura erreferenteak izateko.
Ekipamendua-topalekua
300m2 dituen lokala da. Bertan sukaldea, tailerra, areto balioanitza, kirol gunea, bulegoa eta egongela daude; eta espazio hauen guztien artean denbora pasatzeko hainbat elementu: futbolina, ping-pong mahaia, billarra, sofak, telebista, proiektoreak, ordenagailua, wii-a, erabilera anitzeko kirolerako eremua (boleia, minifutbola...), belarrezko eremua...
Ekintzak eta prozesu hezitzaileak
Eskolako oporren garaietan (Gabonak, inauteriak, aste santua, zubiak eta uztaila) irteerak egiten dira; besteak beste, ur-parkeetara, Santa Klara uhartera, paintball-era...
Gainera, 15-17 urte bitartekoekin, autonomia eta ardura maila ezberdinetako heziketa proiektu askotarikoak garatzen dira, ikasturte bukaera bakoitzean, autogestioz lortzen duten bidaia gauzatzeko: Saharar kanpamenduak, Menorka, Zuhatza, Warner, Jaca, Bartzelona...
Osioko 7. atarian dago kokatuta.
Ordutegia:
ASTEARTETIK OSTEGUNERA: 17:00-19:00
OSTIRALETIK IGANDERA, JAIEGUN ETA JAI BEZPERATAN: 17:00-20:30