Haurrentzat zaintza zerbitzua eskainiko du Elvira Garrido fundazioak Debako udalarekin elkarlanean
Baliabide ekonomikorik ez duten, sare sozialik edo familia-sarerik ez duten familiei, hauek lanean dauden bitartean edota beste premiazko egoeraren bat dutenean, haurren zaintzan laguntzea du helburu aste honetan martxan jarri den zerbitzuak. Elvira Garrido fundazioak eskaini eta Debako Gizarte Zerbitzuek bideratuko dute Deba eta Itziarko bi eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten, eta lehen aipatutako baldintzak betetzen dituzten familiei bideratutako laguntza hau.