Hilerri berriaren irekiera prestatzeko urratsak eman ditu udalbatzak

Atzo, martxoak 4, Debako udalbatzak ez-ohiko osoko bilkura egin zuen. Bertan landutako gaien artean zeuden Artzabaleko hilerri berriari lotutako hainbat puntu onartu ziren. Bileran landutako gainontzeko gaiak aho batez onartu ziren. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begirako erakunde-adierazpena ere onartu zen atzoko bilkuran eta baita otsailaren 4an ospatutako Minbiziaren Nazioarteko Egunari lotutakoa ere.

Artzabalen eraikitzen ari den hilerri berriaren erregimen eta funtzionamendurako araudia onartu zen EH Bilduren (6 boto) eta Debarren Ahotsaren (4 boto) aldeko botoekin. EAJ-PNk (3 boto) kontra bozkatu zuen. 

Bertan jasotzen da, besteak beste, instalazioak nolakoak izango diren edota Udalak eta erabiltzaileek bete beharreko arau eta irizpideak. Instalazioei dagokienean, zeremoniak egiteko omenaldien eta agurren gunea, bi beilatoki... izango ditu. Kanpoan, berriz, nitxoak, kolunbarioak, monumentuen gunea... 

Gaiari lotuta Debarren Ahotsak mozioa aurkeztu zuen, hiru eskaera eginez: inauguraziorako data zehaztea, hilerri zaharretik berrirako aldaketa egiteko egutegia zehaztea eta herritarrei honen berri ematea. DAren (4 boto) eta EAJ-PNVren (3 boto) aldeko botoekin eta EH Bilduren (6 boto) abstentzioarekin onartu zen. EH Bilduk azaldu zuen DAren mozioak jasotzen duen espirituarekin bat datorrela, baina une honetan ez dela bideragarria data zehatza jartzea inauguraziorako bidea dagoelako oraindik egiteke tramitazioan. 

Debako Gobernuaren asmoa da herritarrek izan dezaten prozesuaren informazio osoa. Horregatik, beharrezko tramite administratiboak eginda, herritarrekin partekatuko da gaiari lotutako informazio guztia, komunikazio euskarri eta bitarteko desberdinak erabiliz. Epeak, izango dituen ezaugarriak, hilerri zaharretik berrirako urratsa nola egingo den... 

Datorren astelehenean, hilaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunari begira erakunde-adierazpena onartu zuen udalbatzak aho batez. Aurtengoa osasun pandemia betean igaroko da eta horri egiten dio erreferentzia onartutako adierazpenak. Bereziki zaintzaren gaia aintzat hartuz. Bere eskumenen esparruan hainbat konpromiso hartu ditu Udalak eta mugimendu feministak antolatuko dituen ekimenetan parte hartzeko gonbidapena egin die herritarrei. 

 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira adierazpena 

Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren harira adierazpena

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
hilerri-berriaren-irekiera-prestatzeko-urratsak-eman-ditu-udalbatzak
Kategorizazioa