Irailaren 23ra arteko epean eska daitezke alokairurako diru-laguntzak Debako udalerrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko programaren laguntzen oinarri arautzaileak Debako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 15etik irailaren 23ra bitarte eska daitezke laguntzak 2022. urtean. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/irailaren-23ra-arteko-epean-eska-daitezke-alokairurako-diru-laguntzakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/irailaren-23ra-arteko-epean-eska-daitezke-alokairurako-diru-laguntzak/@@download/image/ALOKAIRURAKO LAGUNTZAK.jpg
Irailaren 23ra arteko epean eska daitezke alokairurako diru-laguntzak
Debako udalerrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko programaren laguntzen oinarri arautzaileak Debako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 15etik irailaren 23ra bitarte eska daitezke laguntzak 2022. urtean.
Diru-laguntzen onuradunak izango dira, jarraian aipatzen diren baldintza zehatzaren bat betetzen dituzten pertsona edo bizikidetza unitateak:
35 urte bitarteko adina izatea, bizikidetza unitatea osatzen duten menpeko adin txikikoak salbuetsita. Diru-laguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.
Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 10 bitarteko puntuak), bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere. Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den txosten teknikoa kudeatze prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere diru-laguntza eman aurretik aipatu dokumentazioa aurkezten badute.
Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak (sententzia judizial irmoa izan behar dute).
70 urtetik gorako pertsonak.
Alargunak.
Eskaerak Udaletxeko harreran edota erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira.