Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da DebanDeban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/irailaren-7an-euskal-herriko-sup-race-txapelketa-jokatuko-da-debanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/irailaren-7an-euskal-herriko-sup-race-txapelketa-jokatuko-da-deban/@@download/image/SUP zirkuitua Deba.jpg
Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban
Deban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera.
Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua Deban jokatuko da irailaren 7an. Yako Surf eskolak antolatu du kirol proba hau Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean.
Kategoria ezberdinak egongo dira: ofizialak zein amateurrak.
Kategoria ofizialak
Distantzia luzea (14'0 gehieneko taularekin): open kategoriak
Distantzia motza (12'6 gehieneko taularekin): gizon nahiz emakumeen kategoriak
Sub 18: gizon nahiz emakumeen kategoriak
Sub 12: open mistoa
Sub 14: open mistoa
Sub 16: open mistoa
Kategoria ofizialen kasuan, izen-ematea www.wavescores.net webgunean egin beharko da.
Kategoria amateurra
Kategoria amateurrerako, Yako surf eskolan eman beharko da izena, probaren egun berean, 10:00etatik 11:00etara bitartean.