Kale antzerki saio bana larunbatean eta igandean
Azaroaren 12an eta 13an kale antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Deban. Eusko Jaurlaritzaren 'Kale antzerkia bultzatuz' ekimenaren barruan kokatuta daude emanaldiak. Lehenengoa larunbatean izango da, 19:30ean, Turukutupa taldearen 'Rezikletas'. Igandean, 13:00etan, berriz, 'Beste aldean' antzerkia egingo dute Zanguango taldekoek.