Kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 25era arteDebako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru-laguntzak esleitzeko oinarriak argitaratu dira. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/kultur-jarduerak-entolatzeko-diru-laguntzak-eskatzeko-epea-zabalik-dago-ekainaren-25era-artehttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/kultur-jarduerak-entolatzeko-diru-laguntzak-eskatzeko-epea-zabalik-dago-ekainaren-25era-arte/@@download/image/DebakoUdala.JPG
Kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 25era arte
Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru-laguntzak esleitzeko oinarriak argitaratu dira.
Oinarri hauen xedea da irabazi asmorik gabeko herriko elkarte, talde edota eragile kulturalei zein pertsona fisikoei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, oinarri kultura-ekintza bereziak garatu eta antola ditzaten, bereziki honako kultura-arlo hauetan:
Arte eszenikoak eta dantza
Musika eta kontzertuak
Aurreko bi kultura-arloetan sartzen ez diren bestelako jarduerak
Diru laguntza hauen onuradunek ondoko bete behar hauek dituzte:
Deban erroldatuta egotea
Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitate juridikoa izatea, dagokion
erregistroan formalki inskribatuta egotea eta bere estatutuetan, helburu, misio eta/edo memorietan espresuki agertzea, kultur jarduerak eta oinarri hauen helburuarekin bat datozenak burutzeko asmoa.
Zerga egoitza eta helbide soziala Deban izatea.
Diru laguntza eskatzeko unean zerga eta gizarte segurantzako obligazioak
beteta edukitzea eta Debako udalarekin zorrik ez izatea.
Ezin izango dute diru-laguntza hauen onuradun izan azaroaren 17ko
38/2003 Legeak, diru-laguntzen gainekoak, 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona edo erakundeak.