Soinu Kontzertua Santa Maria Elizako KlaustroanLarunbat honetan Soinu Kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizako Klaustroan. Ekitaldia SuBerri akordeoi taldearen eskutik datorkigu, Coral Aita Donostia Abesbatzarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan izango da ikuskizuna Elizako Klaustroan.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/larunbat-honetan-soinu-kontzertua-izango-da-santa-maria-elizako-klaustroanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/larunbat-honetan-soinu-kontzertua-izango-da-santa-maria-elizako-klaustroan/@@download/image/SOINU-KON.jpg
Soinu Kontzertua Santa Maria Elizako Klaustroan
Larunbat honetan Soinu Kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizako Klaustroan. Ekitaldia SuBerri akordeoi taldearen eskutik datorkigu, Coral Aita Donostia Abesbatzarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan izango da ikuskizuna Elizako Klaustroan.
SuBerri Akordeoi Taldea SuBerri Akordeoi Taldea, Lasarte-Orian, 2012. urtearen erdialdira sortu zen proiektu musikala da. Bere helburua da akordeoiaren bidez musika mota desberdinak eskaintzea publikoari. Musika klasikoa, modernoa, tradizionala… jotzen du, eta konpositore ospetsuen obrak; besteak beste, Beethoven, Mozart, Guridi, Vilvaldi, Duke Ellington, Chueca, Piazzolla, Urteaga... Lasarte-Orian, Andoainen eta Mostoleseko “Anfiteatro del Estanque” izeneko gunean eskaini ditu bakarkako kontzertuak. Honez gain, 2013ko apirilean, Montcadako Mare de Deu del Turó abesbatzarekin eta Summa Aldapeta Ikastetxeko Eskolaniarekin batera kontzertu bat eskaini zuen Donostiako San Sebastian Martir elizan. Bestalde, Aita Donostia Abesbatzarekin parte hartu zuen 2013ko abuztuan ospatu zen Donostiako San Vicente Parrokian 1813ko abuztuaren 31ko Donostiaren erreketa eta suntsiketaren Bigarren Urteurrenaren Oroitzaren Kontzertuan eta Aita Donostia XVIII Musika Astean ekainaren 13an. Bere zuzendaria Elias Goikouria Erauzkin da.
Coral Aita Donostia Abesbatza Aita Donostia Abesbatza Donostiako Gaztedi elkarteak 1985ean sortu zuen. Aita Kaputxinoekin zeukan lotura zela eta, Aita Donostia musikologo, folklorista eta musikagile ezagunaren izena hartu zuen. Abesbatzaren lehenengo zuzendaria Aita Patxi Balenciaga izan zen. Sortu zenetik aurrera Aita Donostia abesbatzaren lana gero eta handiagoa izan zen liturgietan parte hartzeaz eta elizkizunetan laguntzeaz aparte, kontzertuak eskaintzen zituen bai Donostian, eta bai Gipuzkoako hainbat herritan ere. Beste abesbatza batzuekin ere harremanetan egon da eta elkartrukeak egin ditu, horri ezker beste komunitate batzuetan ere kontzertuak eskaini ditu. Abesbatza lehiaketetan ere parte hartu du, kasurako: Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga. Emaitza bikainak lortu ditu horietan, adibidez, 1993an Autol-en (Errioxa) lortu zuen lehenengo saria. Bere zuzendaria den Javier Alberdik sustatutako Aita Donostia Musika-Astean hartzen du parte 1998tik aurrera.