LGTBI+ Harrotasunaren Egunean adierazpen instituzionala egin du Debako UdalakDebako udalbatzako kideek ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Egunean adierazpen instituzionala egin dute, ekainaren 30eko osoko bilkuran berretsiko dutena. Halaber, egunean zehar hainbat ekimen egingo dira herrian egunaren testuinguruan. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/lgtbi-harrotasunaren-egunean-adierazpen-instituzionala-egin-du-debako-udalakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/lgtbi-harrotasunaren-egunean-adierazpen-instituzionala-egin-du-debako-udalak/@@download/image/LGTBI-Deba.jpg
LGTBI+ Harrotasunaren Egunean adierazpen instituzionala egin du Debako Udalak
Debako udalbatzako kideek ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Egunean adierazpen instituzionala egin dute, ekainaren 30eko osoko bilkuran berretsiko dutena. Halaber, egunean zehar hainbat ekimen egingo dira herrian egunaren testuinguruan.
BIZITZEK BALIO DUTE
Maiatzaren 17an, LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, esaten genuena errepikatuko dugu gaur, ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren Egunean. Harro gaudelako gure bizitzez, harro gure bizi historiaz, harro LGTBI+ mugimenduaz.
Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioek zein eskuin muturreko diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituzten honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea.
Stonewalletik Euskal Herrira milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina, maiatzaren 17an esan genuen moduan, oraindik asko dago egiteko. Eraso LGTBI+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira, ... eta ondorioz gure bizitzak arriskuan daude.
Honen guztiaren aurrean, antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa dugu.
Aurten, egun honen ikusgarritasuna indartzeko eta gazteenengana hurbiltzeko asmoz, goizean zehar, Kolore Anitz aisialdi taldearekin elkarlanean, tailer ezberdinak antolatu ditugu. Arratsaldean, berriz, Debako ipuin kontalariak izango dira Kutur Elkartean (18:00) eta elkarretaratzea Foruen Plazan (19:00).
Dei egiten diegu herritarrei ekimen hauetan parte har dezaten. Gure bizitzek balio dutelako!