Liburu eta ikus-entzunezko ez-sexisten gida helduentzat osatu du Debako Udalak martxoaren 8aren testuinguruan

2021eko martxoaren 8a, azken hilabeteotako ekimenak bezala, pandemiak baldintzatuta egingo da. Itziar Irizar politika feministen zinegotziak, Yoana Azpitarte Udaleko berdintasun teknikariak eta Estibaliz Beltran de Heredia, Ostolaza udal liburutegiko arduradunak aurkeztu dituzte Debako Udalak martxoaren 8aren testuinguruan antolatu dituen ekimenak. Liburu eta ikus-entzunezko ez-sexisten gida helduentzat nabarmendu dute. Etxez etxe banatuko da gida datozen egunetan.

Osasun krisi honek, gerora krisi ekonomiko eta soziala ere bihurtu denak, agerian utzi ditu hainbat egoera, zaurgarrienak diren pertsonena, adibidez, edota gizarte bezala zaintzaren arloan ditugun gabeziak”, esan du Itziar Irizarrek. 

Bi esparrutik helduko dio martxoaren 8ari Debako Udalak, Irizarrek azaldu duenez, “batetik, aldarrikatu nahi dugu berdintasunaren zehar lerro izaera eta egunero landu beharra. Bestetik, edukizko ekarpena ere egin nahi izan dugu, gaur aurkeztuko dugun gidarekin eta kulturari lotutako programarekin. Azken hau osatzeko, berdintasun arloarekin batera lanean aritu dira, kultura edota liburutegia”.

'Liburu eta ikus-entzunezko ez-sexisten gida helduentzat' aurkeztu du Estibaliz Beltran de Herediak, Debako Ostolaza udal liburutegiko arduradunak. “Gaur aurkezten ari garen gida duela 3 urte hasitako lanaren jarraipena da”. Orduan haurrei zuzendutako gida osatu eta argitaratu zen. 

Honen helburua herritarrei liburutegian dauden liburu zein ikus-entzunezko ez sexisten berri ematea da. Garrantzitsua baita herritarrek berdintasunaren inguruan kontzientzia hartzea eta horretarako bideetako bat eduki ez-sexista duten liburuak ezagutzea eta irakurtzea da. 

Gida hainbat ataletan banatuta dago Beltran de Herediak azaldu duenez: feminismoa, Lisipe bilduma, eleberriak eta poesia, komikiak, biografiak, ikus-entzunezkoak… berrienetatik zaharrenetara antolatuta, hurrenez hurren. 

Udaleko Berdintasun batzordeak eta Ostolaza liburutegiak hartu dute parte lanketa honetan. Herritarrek etxean jasoko dute datozen egunetan. 

“Aurten ere, ezohiko egoera izan arren, ahal den neurrian, M8rako egitarau oparoa osatu dugu”, Yoana Azpitartek azaldu duenez. “Antzerkia, haurrei zuzendutako ipuin-kontaketa, hitzaldia eta film emanaldia antolatu ditugu, besteak beste, martxoaren 12tik 21era”. 

  • Martxoaren 12an Erik eta Win ikuskizuna izango da Burugorri eraikinean.

  • Martxoaren 14an 7-12 urte bitarteko haurrentzat ipuin-kontaketa Luzaro ikastetxeko frontoian. 

  • Martxoaren 17an Virginia Imazen “Humor, género y emociones” hitzaldia Kultur Elkartean.  

  • Martxoaren 21ean “La boda de rosa” filmaren proiekzioa, hau ere Kultur Elkartean.

Udalak osatu duen egitarauaz gain, talde feministak antolatutako mobilizazioekin osatuko da eguna, eta herritarrak hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Debako Udalak. 

 

KARTELA

 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
liburu-eta-ikus-entzunezko-ez-sexisten-gida-helduentzat-osatu-du-debako-udalak-martxoaren-8aren-testuinguruan
Kategorizazioa